« Errenteriako kale erasoa gaitzetsi nahi du Aralarrek | Página de inicio | Nota de prensa sobre el cierre del vertedero de San Marcos »

10/10/06

Oarso-Bidasoako Aralar Aireportuaren inguruko proiektu zentzugabearen aurka azaldu zen atzo Irunen emandako prentsaurrekoan

medium_PlaiaundiAeropuerto.jpgPrentsan, erakutsi diguten marrazkia ez da erreala. Hau da, Foru Aldundiak planteatzen duen zabaltzearekin ez ziren soilik kaltetuak izango pabilioi industrialak eta etxe bakarra. Baizik eta Mendeluko etxe gehienak, “Los Planetas” deiturikoak izango lirateke kaltetuak. Eta horren azalpena oso sinplea da: Begira, ezin dugu ahaztu aireportuak eragiten dituen baldintzak, servidumbre aeronautiko” delako. Hondarribiako udal hiri planeamenduan aplikatzen dena, hain zuzen ere aireportuaren presentziagatik, eta eraikuntzen altura baldintzatzen dutenak.

Gaur egun pistatik hurbilen dauden eraikuntzak, pabilioiak altuera baxukoak dira eta Mendeluko etxeak (Los Planetas) deitzen direnak mugan aurkitzen dira % 2 pasa gabe (serbidumbre aeronautikoen gehienezko portzentaia % 2a baita, hau da, pistatik 100 metrotara dauden eraikinak 2 metrotako garaiera baino gehiago ezin dute izan, 200 metrotara daudenak 4 metro baino gehiagoko garaierarik ez, 300 metrotara daudenak 6 metro baino gehiago ez, eta abar….).

Beraz, pista handitzean “serbidumbre aeronautikoak” aldatu egingo lirateke, eta ondorioz ez lukete bakarrik eragina izango etxe bakar batean eta pabilioietan, Foru Aldundiak dioen bezala, baizik eta etxe gehienak izango lirateke kaltetuak. Ondorioz, etxeak bere horretan mantenduko balira derrigorrezko segurtasun neurriak (OAZIk ezarritakoak) ez lirateke beteko, egoera oraingoa baino arriskutsuago izanez da bai bizilagunentzako eta bai hegazkinentzat. Edo bestela, nola eraikuntzen altuera ezin denez txikitu, ingurune guztia bota egin beharko lukete. Eta guzti hori ez da agertzen ari ematen ari diren informazioetan.

Beraz, hemendik dei zuzena egiten diogu Foru Diputatu Koldo Azkoitia jaunari serbidumbre aeronautikoen arazoa argitu dezan. Dei egiten diogu ere Mendeluko bizilagunei adieraz diezaien zer gertatuko den Mendeluko etxeekin serbidumbre aeronautiko horiek ere zabaltzen direnean, pista zabaltzen den neurrian. Foru Aldundiak Mendeluko bizilagunei auzoaren etorkizunaz argi hitz egin behar die, pista luzatzea erabaki aurretik.

medium_Im000001aireportua.jpg Prentsaurrekoa Irungo egoitzan eman zen. Argazkian, Rebeka Ubera batzarkidearekin prentsaurrekoa eman zuten Oarso-Bidasoako aralarkideak ikus daitezke.

Comentarios

aupa aralar!
oarsobidasoak eta errenteriak aralar bezelako alderdi fresko, abertzale eta ezkertzale bat behar dute.
ea udaletxean sartzea lortzen dezuen, nere botua behintzat izango duzue!

Anotado por: zintzarri | 10/10/06