« ARALAR SALE REFORZADO DEL III CONGRESO | Página de inicio | Udal Gobernu berriaz - Sobre el nuevo Gobierno Municipal »

28/02/07

Zerrendak egiten ari gara, zatoz gurekin!

2007ko udal eta foru hauteskundeei begira zerrendak eta programa egiten ari gara. Aralar Oarsoaldeko lau herritan aurkeztuko da. Aurrera pausu handia izango da Aralarrentzako.

Zuen iritzia jakin nahi dugu herriko arazoei buruz. San Marko zabortegiaren arazoak erakutsi duen bezala, gaur egungo agintariei bost axola die herritarren iritzia. Aralarrekook herritarren partehartzea bultzatuko dugu hurrengo legegiltzandian.

Programa egiten, kanpainan edo beste modu batera lagundu nahi baduzu, ateak zabalik dituzu. Zuen proposamenen zain geratzen gara helbide elektroniko honetan:

errenteria@aralar.net