31/08/06

Alderdi sozialista asko kokiltzen ari da PPren presioaren ondorioz (Aintzane Ezenarro Euskadi Irratian)

Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarroren iritziz, “bake prozesuan eta estatuaren karrilean dagoen gairik garrantzitsuenetako batek ez duela modu positiboan bake prozesuan eragingo esatea Rodolfo Ares sozialistaren adierazpenei erantzunez ez da sostengatzen. Alderdi sozialista asko kokiltzen ari da PPren presioaren ondorioz. Denok genekien bake prozesuak zailtasunak izango zituela, baina ez genuen espero hainbeste kostako zenik legalizazioa edo espetxe politikan zenbait urrats ematea. Gauzarik errazenetan ere atzera egiten ari da eta hori nahiko kezkagarria da”.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenak Aintzane Ezenarrok. “Batzen gaituenetik aurrera egiten jakin behar dugu eta presoen gaiari dagokionez, batzen gaituena txikia izanda ere, hau da, giza eskubideen inguruko adostasunak izan behar badu, bestelako kalifikazioetara iritsi gabe, hortik abiatu beharko dugu. Badago espazioa espetxe politikari dagokionean alderdien artean adostasuna bilatzeko. Elkarbizitzarako marko politiko berri baten inguruan adostasuna bilatzea tokatzen zaigun honetan ezin diogu gizarteari esan espetxe politikan ere ezin garela ados jarri; preso politikoak edo motibazio politikoak dituen presoak esan dezakegu. Zorionez hizkuntzak ematen topagunerako espazioa eta hizkuntza politikoren berritzea dagokie garai berriei”.

Batasunaren legeztatzea 2007ko hauteskundeetaz galdetuta, Aralarreko legebiltzarkidea konbentzituta dago Batasuna egon egingo dela hurrengo hauteskundeetan. Aldi berean adierazi du “ahalik eta azkarren desblokeatu beharko lukete bi aldeek eta ez bakoitzaren gotorlekutik atera gabe jarraitu. Argi daukagu alderdien legea derogatu beharko litzatekeela, baina hala ere bide bat bilatu beharko lukete alde biek aurrera egiteko. Alderdi sozialista gaia erabiltzen ari da eztabaida politikoa atzeratzeko eta hori ezin dugu onartu; lehen indarkeriaren presentzia zen eta orain, berriz, Batasuna legeztatu bitartean uko egiten dion eztabaidari. Ezin dugu horrela jarraitu. Eztabaida politikoari ekin egin behar zaio eta gai izan behar dugu elkarbizitza normalizazitua ahalbidetuko duen akordio batera heltzeko. Izan ere, alderdien mahaian esertzeak ez du mirakulurik egingo. Normalizazio politiko baterako batzuentzat ezinbestekoa da trantsiziotik hona urrats bat ematea, hau da, PSOEk onartzea nazio anitz batean gaudela eta erabakitzeko eskubidea badugula, eta hori batzuentzat ez da onargarria. Beraz, printzipio hori onartzen ez den bitartean, zaila izango da elkarbizitzarako akordio berri bat egitea.

Hauteskundeetarako koalizioak

Ezenarroren aburuz, “momentu honetan mapa birdefinitzen hasiko gara, baina gizarteak eskatzen duena sinpletze bat da eta gure eguneroko politika ardatz nazionalaren inguruan bakarrik ez egitea eskatzen du. Ezker-eskuin ardatzaren inguruan ere lan egin behar dugu. Bi ardatz horiek egonda espazio naturalak sortzen joatea eta espazio horietan ezberdinen arteko elkarlana bultzatzen joatea da bidea. Gure herrian bereizkerian oinarrituta politika gehiegi egin da. Batzen gaituenetik aurrera jardun behar dugu, gizarte honi on egiten diolako indarrak batzea helburu zehatz batzuen artean”. Bide horri ekiteko asmoz sortu da Ezker Batuarekin hartu-emana”.

Aralarreko legebiltzarkideak argitu duenez, “azken erabakia militanteek hartu behar dute Aralarren Hegoaldeko batzarrean. Oraindik ez dago akordio zehatzik baizik eta bi alderdiok konpartitzen dugun gogoeta bat, hau da, ezkerretik ere jakin egin behar dugula eskuinak egiten duen moduan indarrak batzen; desberdintasunetik, baina bat egiten dugun horretan indarrak batzen. Errealismotik, ezkerrak pisua izan dezan, eta benetako alternatiba egingarriak, egunerokoan egiten den politikan bestelako politika ere egin daitekeela erakusteko, indarrak batu egin behar ditugu. Eta horrek ez du esanahi bakoitzak bereari uko egiten dionik. Bakoitzak bere burua zer den oso argi duenean ez du beldurrik izan behar beste batzuekin elkarlanean aritzeko. Ez dut kuestionatzen nire izaera beste batekin elkarlanean aritzeko eta iruditzen zait herri honetan gehiegitan gertatu dela hori, hau da, beste norbaitek zerbait positiboa egiten duela aitortzea norberaren izaerari uko egitea dela sinestea. Gainera datozen hauteskundeek udal eta foru hauteskundeak dira, hau da, egunero gaietan lan egitea dakarte hauteskundeak”.

Orainarte bi espazio handi egon dira: eskuin-zentroa, edo estatus quoaren defendatzailea, eta horren alternatiba izango den ezker errealista, benetan politika egingo duena. Hori planteatzen ari dena orain Aralar da eta ez Batasuna. Aralarrek erakutsi du ezker abertzalea beste era batera pentsatu eta egin daitekeela; ez bakarrik bide politikoen alde egiten baizik eta eguneroko politikan sartzen eta hori azken baten, alternatibak eskaintzeaz gainera, dagokionean arerio politikoarekin adostasunetara heltzea da. Maximalismoak urteetan erakutsi digu zer eman digun herri honetako ezkertzaleoi. Batzuk, jada, nekatuta gaude eta beste bide bat planteatu dugu eta horixe da gainera, etorkizunean, ezker abertzalearen baitan gailenduko dena. Hori da bidea; hortxe dago ezkerraren etorkizuna.

Planteatzen dugu ezkerreko plataforma zabala izatea, non ezkerra berreraiki nahiko lukeen edonork izango lukeen lekua eta hori emango luke biren gehitzeak baino gehiago. Herri honetan aspalditik dabil jendea ezkerretik ere politikan eragiteko gogoarekin. Gizartean badagoen nahi horri erantzutea da asmoa. Konbentzituta nago ezkerrak batzea dela bidea.

29/08/06

BAT EGIN ARALARREKIN!!! UNETE A ARALAR!!!

medium_errente2.jpg


ERRENTERIA-ORERETA EZKERRETIK ERAIKITZEN, BAT EGIN ARALARREKIN!!!


Kontaktua:

e-mail: errenteria@aralar.net

Egoitza: Kale Nagusia, 14 ( Irun )

Telf: 943631290


ARALARKIDE BIHURTU EDO GURE ALDIZKARIA JASO NAHI BADUZU, JAR ZAITEZ KONTAKTUAN GUREKIN. ETORKIZUN HOBEAGOA MEREZI DUGU, ELKARREKIN, ARALARREKIN!!!

CONSTRUYENDO ERRENTERIA-ORERETA DESDE LA IZQUIERADA, UNETE A ARALAR!!!

Contacto:

e-mail: errenteria@aralar.net

Sede: Kale Nagusia, 14 ( Irun )

Telf: 943631290


SI QUIERES AFILIARTE O RECIBIR NUESTRA REVISTA, NO DUDES EN PONERTE EN CONTACTO CON NOSOTR@S. MERECEMOS UN FUTURO MEJOR, JUNTOS, CON ARALAR!!!